U113 taldeak arrakastaz antolatu zuen pasa den domekan Usansoloko Binakako Duatloiaren horugarren edizioa. Ehunka kirolari batu zituen txapelketak eta han izen zen BINKE, 27 argazki koloretsu hauek batzeko.
Pasa den domekan, 11:00etatik aurrera, U113 triatloi taldeak antolatutako Usansoloko Binakako Duatloia lehiatu zen, ehunka kirolarien parte-hartzearekin, haien artean talde usansolotarrekoak eta baita Triathlon Galdakao taldekoak.
Parte-hartzaileek 5 kilometro egin dituzte korrika, beste 20 bizikletaz eta azkenik 2,5 kilometro korrika berriz. Bikote bakoitzaren partaide biek egin behar zituzten probako hiru modalitateak.
Txapelketan izan zen BINKE, eta hemen batu ditugu honek emandako 27 irudi:
































