Unkina kiroldegia itxita egongo da, astelehenetik eguaztenera bitarte
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Google Maps
Gaurtik eguaztenera bitarte, koadro elektrikoan egin beharreko konponketa batzuen ondorioz, Usansoloko Unkina kiroldegia itxita egongo da. Hala ere, Galdakaoko Udalak konponbidea eskaini die hiru egun horietako erabiltzaileei.
Galdakaoko Udalak barikuan jakinarazi zuen Usansoloko Unkina kiroldegia hiru egunez ixteko beharrean zeudela, eta hala egingo dute otsailaren 6tik 8ra bitarte, hau da, gaurtik eguaztenera bitarte. Udaleko Kirol Arloak zehaztu duenagatik, «koadro elektrikoa bere osotasunean aldatzeko beharra dago eta segurtasunagatik itxita egongo da kiroldegia».
Hala ere, egun horietarako Unkinako kiroldegian aurreikusita dauden ekintzak Galdakaoko Urreta kiroldegian eskainiko direla baieztatu du Udalak, eta ohar bidez adierazi: «Itxieraren arrazoia ulertuko dutelakoan, eskerrak eman nahi dizkie Udalak erabiltzaileei».