«Gezur galantak», Miren Alapont
Miren Alapont Etxaniz
BINKE / 2017ko urria
Gezur galantak
Emakumeek salaketa faltsu asko egiten dituzte»: Datu ofizialen arabera salaketa faltsuen kopurua %0,02 baino baxuagoa da.
«Ni ez naiz ez feminista ezta matxista ere»: Feminismoak gizarte demokratikoagoa du helburu, hau da, emakumeek gizonek dituzten eskubide, aukera eta tratu berdinak izan behar dituztela defendatzen duen ideologia. Ez doa gizonen kontra baizik eta guztion alde, batera eta berdinak. Matxismoa ordea, gizona emakumea baino gehiago denaren ustea da.
«Ez da eraso sexista, piropoa baizik»: Askotan piropoen helburua gizontasuna frogatzea da, sexualki limurtzaileak diren txantxak, mespretxuzko iruzkinak pertsonari buruz edo haren itxura fisikoari buruz…
«Berdintasuna jadanik lortu dugu»: Emakumeek bataz beste %27 gutxiago irabazten dute, kristalezko sabaia mantentzen da eta emakumeak dira oraindik ere etxeko lanez nagusiki arduratzen direnak baita zaintza lanez ere. Bikotekide zein bikotekide ohiek emakumeak erahiltzen dituzte eta tratu txar eta abusu-harremanen oinarrian oraindik dago maitasun erromantikoaren ideala. Eta azken hau, neurri handiagoan ematen da gazteen artean.
Beraz, ez dezagun kontu hauen inguruan gezur gehiago esan, arren.