Aperribai auzoari buruzko ipuin lehiaketa antolatu dute lehen aldiz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Escuela de Escritores
Auzoaren inguruko istorioak batu nahi dituen ipuin lehiaketa antolatu dute lehen aldiz Aperribain. Haurrek, gazteek eta helduek kategoria ezberdinetan parte hartu ahal dute eta dagoeneko testuak bidali daitezke otsailaren 28ra arte.
Irudimena landu eta auzoaren inguruko istorioak batzeko asmoz, ipuin lehiaketa antolatu dute lehen aldiz Aperribain. ‘Nire auzoa’ gaia abiapuntu hartuz, hirurehun hitz gehienez duten testuak jasoko dituzte.
Hiru kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak: 12 urte arteko haurrak, 13 eta 17 urte arteko gazteak eta 18 urte gorako helduak. Dagoeneko ipuinak bidali daitezke aavvagirreaperribai@gmail.com helbidera eta azken eguna otsailaren 28a da.
«Parte-hartzera animatzen zaituztegu eta ekimen honek jarraipena izatera», adierazi dute ipuin lehiaketaren antolakuntzatik.