Iñigo Arriandiagak hirugarrenez errepikatuko du EH Bilduren alkategai Galdakaon

Argazkia: EH Bildu Galdakao.

Galdakaoko koalizio abertzaleak iragarri berri du: egungo alkate den Iñigo Arriandiaga Hernando izango da datozen 2027ko udal-hauteskundeetarako alkategai, hirugarrenez.

EH Bilduren Galdakaoko mahai politikoak Iñigo Arriandiaga Hernando aukeratu du, hirugarrenez, datozen udal-hauteskundeetarako alkategai izateko. Hala iragarri berri du koalizio abertzaleak prentsa ohar bidez.

Iñigo Arriandiagak eta bere gobernu-taldeak «bi legegintzaldi hauetan duten lidergoa eta esperientzia zabala oinarri hartuta, EH Bilduren Galdakaoko mahai politikoak uste du proiektua gidatzen jarraitzeko eta hurrengo legegintzaldian udalerriaren erronkei erantzuteko profilik egokiena duela», adierazi du EH Bilduk.

Horrela ba, egungo alkateak hirugarrenez errepikatuko du alkategai, 2019tik duen ardura jarraitzeko asmoz.

Arriandiaga Hernandoren hautagaitza izan da Galdakaok ezagutzera eman duen hirugarrena, aurretik Javi Zorriqueta jeltzalearen eta Victor Trimiño sozialistaren hautagaitzak jakinarazi baitira.

situs togel

situs toto