Galdakaok bat egin du Europako Ondarearen Jardunaldien 26. edizioarekin. Ekimenaren baitan, Landareen garrantzia gure ondare kulturalean irteera gidatua eskainiko du Gorka Menendezek zapatua, urriak 24.
Ondarea ezagutu, zaindu eta transmititzeko erantzukizun partekatua abiapuntu hartuz, Europako Ondarearen Jardunaldiak jarri dira martxan beste urte batez.
Aurtengoa 26. edizioa izango da, eta Galdakaok bat egingo du beste behin, programa zabalarekin, BINKEk jaso zuen moduan.
Programaren baitan, Gorka Menendez adituak Landareen garrantzia
gure ondare kulturalean irteera gidatua eskainiko du.
Zapatuan, urriak 24, izango da eta Torrezabal Kultur Etxetik abiatuko dira 11:00etan.




