GBGEko hiru boluntariok Turkiara bidaiatuko dute laguntza eskaintzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: GBGE
Turkiara abiatuko dira gaur Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko hiru kide, lurrikaren kaltetuei laguntza eskaintzeko helburuz. Zehazki, biltegi seguru bat eraikiko dute eta elektrizitate guneak ezarriko dituzte hainbat eremutan.
Sortu zenetik munduko hainbat herrialdetan laguntza eskaintzeko kanpainak jarri ditu martxan Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak. Oraingoan Siria, Turkia eta Kurdistanen gertatu diren lurrikaren kaltetuei laguntza bidaliko die.
Horretarako, elkarteko hiru kidek Turkiara bidaiatuko dute. Gaur bertan abiatuko dira eta helburu bikoitza izango dute herrialdean.
Batetik, biltegi segurua ezarri nahi dute, laguntza humanitarioa jasotzeko. Binkek jaso zuen moduan, elkarteak otsailaren 17ra arte bilketa-puntua zabaldu du Galdakaoko Santi Brouard enparantzan, 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 tarteetan.
Bestetik, elektrizitate guneak jarriko dituzte hainbat eremutan. «Lurrikararen ondorioz gertatu den erorketa energetikoa garrantzitsua da, eta pertsona asko erabat inkomunikatuta daude», azaldu dute elkarte galdakoztarretik.
Halaber, gogorarazi dute laguntza ekonomikoa eman daitekela ES93 2100 3910 1002 0011 0920 kontuan edo 05028 bizum zenbakian eta informazio gehiago ezagutu daitekela 674041438 telefonora deituz edo tesoreriagbge@gmail.com helbidera idatziz.