Arrillaga eta Etxegarai nagusitu ziren Galdakaoko Emakumeen Master Cuparen jardunaldian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Laboral Kutxa Emakume Master Cup
Mozorro eta kolore artean, Emakume Master Cuparen eskuz binakako pilota partida hartu zuen Urreta kiroldegiak atzo. Miriam Arrillagak eta Maddalen Etxegaraik Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra irabazi zuten 22-16.
Dozenaka pertsona bildu ziren atzo, otsailak 19 Galdakaoko Urreta frontoian hainbat pilota partidaz gozatzeko. Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko kategoria mistoko eliteko partida jokatu zuten Miriam Arrillagak eta Maddalen Etxegaraik Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra, eta lehenengo bikoteak irabazi zuen 22-16.
Partida orekatua izan zen hasieran baina pixkanaka-pixkanaka Etxegaraik eta Arrillagak aurrea hartu zuten markagailuan, batez ere Arrillagaren jokoari esker.
Bestalde, gazteen partidak hartu zituen Urreta frontoiak. Marta Gomezek eta Enara Anituak erraz irabazi zieten Maialen Valladares eta June Agirrebeitiari, eta Alaia Uriartek eta Irati Betegik garaipena lortu zuten Alaia Ruiz de Infante eta Edurne Carreteroren aurka. Halaber, Olatz Beitia eta Arrate Bergara nagusitu ziren Miriam Arraiza eta Irati Zabalaren kontra.