«Euskara kalean», Rosa Mari Angulo
Rosa Mari Angulo Muñoz
BINKE / 2016ko ekaina
Euskara kalean
Azken bolada honetan eztabaida handia sortu da euskarari buruz; hezkuntza arloan, batez ere. Hamarkada batzuk pasatu dira D eredua ezarri zenetik baina emaitzak hasieran pentsatzen genuen bezain onak ez direla diote. Gezurra dirudi, urteak pasa arren egoera ez da aldatu. Ikastola edo eskola barruan besterik ez da gure hizkuntza entzuten.
Ikasle askok, akademikoki nahiz eta emaitzak onak lortu, ez dute kalean hitz bat ere euskeraz egiten. Ez da erreza honi buelta ematea. Argi dago ezin diogula eskolari egoera honen ardura leporatu eta horregatik guztion laguntza behar da gure hizkuntzak norabide berria har dezan.
Gurasook seme-alabak euskaraz aritzera bultzatzeko zeregin garrantzitsua dugu.
Hala ere, beste gizarte-eragile batzuk ezinbestekoak dira euskera dagokion tokian jartzeko. Erraza ez dela badakigu baina gauza txikiengatik hasi gaitezke. Adibidez, kirol munduan lan egiten dutenek eragin handia daukate gure seme-alabengan. Ez da harrigarria erdara entzutea entrenatzaile gazteetan nahiz eta euzkaraz alfabetatu izan diren. Ezin dugu hori aldatu? Guztion lana da.