BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Usansoloko ospitaleak erradiodiagnostiko zerbitzua berritu du

Usansoloko ospitaleak erradiodiagnostiko zerbitzua berritu du

Usansolo
2023-03-09
572
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Europa Press

Usansoloko ospitaleko erradiodiagnostiko zerbitzuak instalazioak eta ekipamendua berritu ditu, sarbidea eta eskaintzen dituen prestazioak hobetuz. Guztira 732.434,26 euroko inbertsioa egin dute eta obra osoa udarako amaitzea aurreikusi dute.

Osakidetzak Usansoloko ospitalearen erradiodiagnostiko zerbitzua berritu du. Irisgarritasuna hobetzeko helburuz, zerbitzuaren sarreran ate automatikoa jarri da eta itxarongelako guneak bereizten zituzten trenkadak kendu dira. Halaber, profesionalentzako aldagela berriak egin dira.

Bestalde, hirugarren gelan telekomando digitala instalatu dela azaldu du Osakidetzak. Horretarako, espazio guztiak birbanatu dira eta instalazio-elektriko guztia aldatu. Gela telekomandoaren funtzionamenduak eskatzen dituen dimentsioekin birkonfiguratu da, inguratzaile guztia beruneztatuta eta erradiaziotik babestuta utziz. «Airea girotzeko eta berritzeko instalazioa ere eraberritu da, espazio berrietara eta zerbitzuaren eskakizunetara egokituz», adierazi dute Osasun Sailetik.

Seigarren gelan aldiz, Canonen Ultimax-i modeloko telekomando xedeanitz modernoa ezarri dute, Osakidetzan ezaugarri horietako lehena. «Telekomando horren abantaila handienetako bat da, mahaiari erantsitako C arkuari esker, x-izpien hodiaren kokapena alderantziz jartzeko aukera dagoela eta, hortaz, prozedura interbentzionista inbaditzaileak egin daitezkeela, batez ere diagnostikoak egiteko», nabarmendu dute.

Bestalde, Hologic mamografo berria jarri dute, puntzio mamografikoko funtzioak dituenak eta egungo estereotaxia-mahaia ordezkatu duenak.

Guztira 732.434,26 euroko inbertsioa egin dute, eta obra osoa udarako amaitzea aurreikusten du Osakidetzak.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Auzoetako planak garatzeko bi esperientzia pilotu martxan ...

Hurrengo albistea

Oinarinek ‘Iñude eta Artzaiak’ antzezlana eskainiko du ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakaoko Bono Dendak maiatzaren 23an jarriko dira salgai

    2022-05-16
    Binke
  • Aktualitatea

    LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Egunean adierazpen hau egin du Galdakaoko Udalak

    2024-05-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Usansoloko Binakako Duatloiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago

    2025-02-13
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Suhiltzaileek erlauntz bat kendu behar izan dute Gaztain kalean

    2023-05-04
    Galdakao
  • Aktualitatea

    ‘Historia de la lana’ antzezlana eskainiko du Torrezabalen Rauxa konpainiak

    2025-03-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Alaia Martin eta puntako beste bost bertsolari arituko dira Galdakaon

    2024-12-19
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan...
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06
  • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

    Galdakao
    2025-06-06
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu