Iraia Iturregik eta Gaizka Garitanok solasaldia eskainiko dute Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
‘Kirolean be bai! Galdakao euskaldunago’ kanpainaren barruan, solasaldia antolatuko dute Torrezabal Kultur Etxean martxoaren 28an. Saioan Iraia Iturregi eta Gaizka Garitano entrenatzaileek parte hartuko dute.
Aisialdian euskararen erabilera bultzatu nahi dute Galdakaon Udalak eta eragileek. Ildo honetan, hainbat ekintza antolatzen dituzte eta martxoaren 28an kirolari lotutako saioan parte hartzeko aukera eskainiko dute.
Zehazki, ‘Kirolean be bai! Galdakao euskaldunago’ kanpainaren barruan, solasaldia antolatuko dute Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan.
Saioan Iraia Iturregik eta Gaizka Garitanok parte hartuko dute. Biak futbol entrenatzaile lanetan dabiltza gaur egun Athleticen eta Eibarren eta jokalari ohiak dira. Parte-hartzaileek kirolarien esperientziak ezagutu eta haiekin hitz egiteko aukera izango dute.
Halaber, kirol elkarteekin hitzarmen-sinadura ere egingo dutela iragarri dute antolatzaileek.