Galdakaoko auzoen arteko autobusaren lizitazioa atera du Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Herriko auzoen arteko autobusa martxan jarriko zuela iragarri zuen duela hilabete batzuk Galdakaoko Udalak. Horretarako lizitazioa atera du orain eta guztira 2.156.051,83 euroko aurrekontua izango du.
Galdakaoko herritarren eskaerari erantzunez, auzoen arteko autobusa martxan jarriko zuela iragarri zuen duela hilabete batzuk Udalak. Azaroan egin zituen lehen probak, autobus bat kaleetan zehar ibili zela.
Orain, proiektu hau aurrera eramateko lizitazioa atera du Udalak. Guztira 2.156.051,83 euroko—BEZa kontutan hartuz—aurrekontua izango du eta bi urterako izango da.
Enpresek haien proposamenak aurkeztu ahal dituzte apirilaren 11ra arte. Momentu horretan hasiko da autobusen ardura izango duen enpresaren aukeraketa.