Plataformek sinadurak bilduko dituzte Galdakaoko udal-hauteskundeetara aurkezteko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: El Time
Usansolo Herria eta Auzoak plataformak Galdakaoko udal-hauteskundeetara aukeztu nahi dira eta horretarako 500 sinadura bildu behar dituzte. Hau lortzeko helburuz, talde biek sinadura bilketa egingo dute apirilaren 4tik 24ra bitarte.
EH Bilduko Iñigo Hernando buru duen egungo Galdakaoko Udal Gobernuaren parte dira Auzoak eta Usansolo Herria plataformak. Hiru eta bi zinegotzi dituzte, hurrenez hurren, eta emaitzak errepikatzeko asmoz, maiatzaren 28an antolatuko diren udal-hauteskundeetara aurkeztu nahi dira.
Ez dute oraindik ezagutzera eman aurkeztuko duten zerrenda, baina talde biek jakinarazi dute aurkeztu nahi direla. Horretarako, 500 sinadura bildu behar dituzte, izan ere, elkarteek barrutiko hautesle-erroldan inskribatutakoen %1en babesa behar dute aurkezteko. Alderdiek ordea 0,1% behar dute soilik, horregatik ez dute bilketarik egiten.
Galdakaoren kasuan, 10.001 eta 50.000 biztanle arteko udalerria denez, 500 sinadura batu behar dituzte Usansolo Herria eta Auzoak plataformek.
Apirilaren 4an hasiko dute sinadura bilketa eta hilaren 24ra arte izango dute hauek aurkezteko.