Urriaren 15etik abenduaren 1era arte zabalik dago Usansolon Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dago Usansolon. Dagokion zenbatekoa 2026ko urriaren 15etik abenduaren 1era arte, biak barne, ordaindu ahal izango da, inolako errekargurik gabe.
Ordaintzeko moduak eta lekuak aldiz, hiru dira:
- Helbideratu gabeko ordainagiriak: Ordainketa Kutxabanken kontuan sartuta egin beharko da, zergadunen helbidera edozein banketxetan bidalitako inprimakiak aurkeztuz edo ohiko ordainketa-sistema telematikoen bidez, lehen aipatutako borondatezko ordainketaren epea amaitu baino lehen.
- Ordainketa-pasabidea: Ordainketa telematikoki egin ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, www.euskadi.eus helbidean (edo dagokion zerga-atariaren bidez).
- Helbideratutako ordainagiriak: Helbideratutako ordainagirien kontuko zordunketa zuzenean dagozkien erakundeek egingo dute ordainketa epearen lehen egunean, hau da, 2026ko urriaren 15ean.




