Esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko dute asteburuan Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Usansolo Pilota Taldea
Usansolo Esku Pilota Taldeak esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du asteburuan Unkina plazako frontoian. Guztira hamar partida jokatuko dira, sei zapatuan eta lau domekan.
Pasa den urtean lehen aldiz antolatu zuen Usansolo Esku Pilota Taldeak txapelketa herrikoia Unkina plazako frontoian eta arrakasta ikusita aurten berriz egingo dute. Horrela, asteburuan esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko dute.
Zapatuan, 17:30etik aurrera sei partida jokatuko dira:
- Olabarri eta Txera – Abascak Anaiak
- Jokin eta Urigoitia – El Conquiseko Anaiak
- Ruiz II eta Ayesta – Abascal Anaiak
- Olabarri eta Txera – Uriarte eta Barrenetxea
- Aimar eta Kastro – Zigor-Pesca
- Jagoba eta Ruiz II – Raul-Ayesta
Domekan aldiz, lau partida lehiatuko dira 11:30etik aurrera:
- Mardaraz eta Zorri – Endemaño eta Galarza
- Josu eta Txopo – Arauzo eta Linaza
- Gomez eta Azurmendi – Beitia eta Hierro
- Mikel eta Raul – Erlantz eta Oier
Usansolo Esku Pilota Taldetik partidak ikustera animatu dute. «Hurbildu eta gozatu gure herriko kirolaz», adierazi dute sareetatik.