«Erresilientzia», Aitziber Bilbao
Aitziber Bilbao Etxebarria
BINKE / 2020ko apirila
Erresilientzia
Jaiotzetik bizitzak dakarren ikasgaietan gabiltza, erortze asko bizi behar izango ditugu izatearen zehar. Kasu honetan, Covida deritzon honek ikasgai ederra utzi digu. Zendu direnek, ezagutzen ez genuen erara agurtuz, galerak berak dakarren tristuratik gain arrasto handiagoa eraginez.
Baina beste guztiok zer ikasgai barneratu dugu? Guztiok egoera ezin jasanetatik aurrera irtetzeko gai garela, erresilienteak garela, indartsuak.
Bakoitzak lortu behar izango du familian eta komunitatean eutsiz. Azkenean giza sozialak gara, gure ingurukoen on izanak guztiontzako onura dakar, denen artean aurrera bota beharrean gaude, denen laguntza behar dugu besteei lagundu eta besteen laguntza jaso.
Oraingo honetan galdakoztarrak erresilienteak garela erakusteko garaia heldu da.
Elkartasuna pil pilean dago, gure bizitza errazten digutenei gure eskerrak adierazten diegu, hau ez dugu alde batera utzi behar oraingoa hau amaitzerakoan. Gure auzokideak urteetan zehar nortzuk ziren ezean, balkoietan batera, erosketak herriko dendetan, ekitaldietan parte hartzen gabiltza, hau da komunitatea izatea.
Harro nago galdakoztarra izateaz eta galdakoztarren indarra ezagutzeaz. Denon artean lortuko dugu!