Oihane Gutierrezek hondartza boleiboleko Erreginaren Kopan parte hartuko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: CV Sestao
Gaurtik domekara bitarte hondartza boleiboleko Erreginaren Kopa lehiatuko da Menorcan eta txapelketan Oihane Gutierrez galdakoztarrak parte hartuko du. CV Sestao taldeko jokalaria bere kide Nerea Ruizekin batera saiatuko da garaipena lortzen.
Gaur hasi eta igandean bukatuko da aurtengo hondartza boleiboleko Erregina Kopa. Menorcan antolatuko da eta guztira hamabi bikotek parte hartuko dute, hamar rankingari esker eta beste bi, Emma Acedo eta Marta Carro eta Elba Páez eta Daniela Andreu, antolatzaileek emandako gonbidapen bidez.
Parte-hartzaileen artean Oihane Gutierrez galdakoztarra izango da, bere kide Nerea Ruizekin batera. CV Sestaoko jokalariek brontzezko domina eskuratu zuten pasa den urtean Erreginaren Kopan eta honi esker aurtengo txapelketan parte hartuko dute.
Pistako denboraldia Superliga 2an amaitu ondoren, duela hilabete bat hasi ziren Ruiz eta Gutierrez hondartzako kanpaina prestatzen, eta bi garaipenekin helduko dira Menorcara.