Pentsioen inguruko hitzaldia antolatuko dute bihar Gandasegin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Etorkizuneko pentsioen inguruko hitzaldia eskainiko dute Gandasegin bihar, maiatzak 11. Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da eta Galdakaoko Pentsiodunen Plataformak antolatu du.
Urtarrilean bost urte bete ziren pentsiodunak batzen hasi zirenetik. «Pentsio duinak» lelopean, hainbat mobilizazio eta ekintza egin dituzte urte hauetan estatuko hiri askotan, eta baita Galdakaon ere. Binkeri azaldutakoaren arabera, Espainiako Gobernuak egindako hobekuntzak «ez dira nahikoak».
Horregatik, mobilizazioekin jarraitzen dute eta tartean hitzaldiak egiten dituzte, herritarrei egoera ezagutzera emateko. Bihar Gandasegin solasaldia antolatuko du Galdakaoko Pentsioduenen Plataformak, 19:00etan.
Saioan etorkizuneko pentsioen inguruan arituko dira. «Etorkizuneko pentsioak nolakoak izango diren jakin nahi baduzu, parte hartu solasaldian», animatu dute plataformatik.