Loreak aldatu eta kendutakoak herritarren artean banatuko ditu Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Neguko loreak kendu eta udako landareak jartzen ari dira egunotan Galdakaon Udaleko langileak. Kendutakoak herritarren artean banatuko dituzte bihar, ekainak 9, udaletxe ondoan 10:00etatik 12:00etara.
Egun gutxi falta dira uda heltzeko eta eguzkiarekin batera lore berriak iristen dira ere Galdakaora urtaro honetan. Udalak aro honetako landareak jartzen ditu urtero eta egiteko honetan dabiltza honezkero langileak.
Neguko loreak kentzen ari dira lehenbizi eta hauek herritarren artean banatuko dituztela ezagutzera eman du Udalak.
Bihar, ekainak 9, langileek udaletxe ondora eramango dituzte kendutako loreak eta bertaratzen diren herritarren artean banatuko dituzte 10:00etatik 12:00etara bitartean.