Sara Díazek, Galdakao Petanka Klubeko kideak, Munduko Txapelketan parte hartuko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Sara Díazen sareetatik
Irailean Munduko Petanka Txapelketa antolatuko da Frantziako Benin lurraldean, banaka eta binaka. Azaroan aldiz, hirunaka lehiatuko dute Bangkoken. Hitzordu bietan parte hartuko du Sara Díazek, Galdakao Petanka Klubeko kideak.
Duela hiru aste Espainiako txapelketa zazpigarrenez irabaztea lortu zuen Sara Díazek, Galdakao Petanka Klubeko kideak. Binkek jaso zuenez, Bartzelonako Santa Susanna herrixkan jokatu zen bakarkako finala eta emakumezkoen kategoria absolutuan espainiar estatuko onena izaten jarraitzen duela erakutsi zuen Diazek.
Garaipena errepikatzen saiatuko da udaren ostean, kasu honetan mundu mailan. Irailean Munduko Petanka Txapelketa antolatuko da Frantziako Benin lurraldean, banaka eta binaka. Azaroan aldiz, hirunaka lehiatuko dute Munduko Petanka Txapelketa Bangkoken. Bietan parte hartuko du Díazek, Espainiako selekzioarekin.
Díaz Lanzarotekoa da berez baina urteak daramatza Bizkaian bizitzen eta klub galdakoztarreko kidea da. Honekin batera emaitza oso onak lortu ditu urteetan zehar eta mundu mailan ere garaipena lortzen saiatuko da.