«Erromeria», Manu Etxebarria

Argazkia: BINKE.

Maiatzeraz gero, eguraldiak hobetzen doazenez jai eta erromeria gogoak be biztu egiten dira. Erromeria, musika eta dantzagaz erlazionatu da batean bestean, baina bere jatorria beste bat da. Etimologiara bagoaz, oinarrian Roma uriburua dago eta bere barruan Vatikanoa, Aita Santuaren egoitza. Romaren bilakaera bat romaria da eta hortik dator euskerazko erromeria eta beste bat romaeus eta hortik euskerazko erromes. Eta zein zan erromeria eta erromesen helburua? Ba, hasieran Erromara erromesaldiak egitea. Geroagora, beste santutegi batzuetara zabaldu ziran erromesaldiak, Urkiolara, Begoñara, eta abar, hurbileko batzuk aipatzearren. Denboraren porasuz, erromeriak jatorri erlijiosotik folklorikora joan dira, batzuk ohitura biak konbinatu arren. Erromeriak topalekuak izan dira eta pasadizuak be tartean. Aikor bat. Urkiolara urruneko herri askotatik joaten ziran oinez eta egun osorako. Oinezko joan-etorri luze horreitan alkar ezagutu eta bikoteak be sortzen ziran. Orduan, nobio-nobiak nok aurkitu, San Antoniok ala erromes-bide luzeko harremanak? A! Urkiolako «meteorito-harria» inguratzearena 1929tik honako kontu barria da. Zaindu daiguzan erromeriak jatortasunean. 

situs togel

situs toto