Atzo Emakume Master Cup zirkuituko Udako Torneoko Urrezko Ligako azkenengo kanporaketa jokatu zen Galdakaon. Uriarte-Bergara eta Iglesias-Mendibil bikoteak izan ziren garaileak.
Galdakoztarrek lehen mailako pilotaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Kurtzea pilotalekuan, izan ere, Laboral Kutxa Emakume Master Cuparen baitan dagoen Udako Torneoko Urrezko Ligako azkenengo kanporaketa lehiatu zen Galdakaon.
Promesen partidan Iglesiasek eta Mendibilek 18-11 irabazi zuten Monje eta Basauriren kontra.
Elite kategorian aldiz, Etxegaraik eta Bergarak osatutako bikoteak 22-17 garaitu zuten Galdosek eta Betegik osatutakoa.




