Astelehenean, irailak 21, jarriko da martxan berriz Galdakaoko ludoteka zerbitzua. Izena eman daiteke Urreta, Aperribai, Bengoetxe eta Berezikoetxeko espazioetan.
Ikasturte berriarekin batera Galdakaoko ludoteka zerbitzua jarriko da martxan berriz. Izena eman daiteke Urreta, Aperribai, Bengoetxe eta Berezikoetxeko espazioetan.
4 eta 11 urte bitarteko haurrentzako zerbitzu hezigarria da, astelehenetik barikura eskaintzen dena, eta herriko haurrei aisialdiaz gozatzeko, jolasteko eta harreman berriak sortzeko aukera ematen diena.
Informazio gehiago jaso edo izen ematearen inguruko edozein zalantza argitzeko, familiek 688842899 telefono zenbakira jo dezakete.




