Andra Mari Dantza Taldeak Bizkaiko sokadantza eskaini zuen Santakurtz egunean, eta Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusia izan zen ikuskizunaz gozatzen. Ostean, Javi Zorriqueta EAJ-PNVren alkategaiarekin gozatu zuen jaietako giroaz.
Astelehenean Santakurtz eguna izan zen, eta urtero egin ohi duen moduan, Andra Mari Dantza Talde galdakoztarrak Bizkaiko sokadantza eskaini zuen mezaren ostean.
Bertan Galdakaoko Udaleko alderdi guztietako ordezkariak izan ziren, eta baita Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere.
Etxanobek dantza ikusteko aukera izan zuen, eta ostean Javi Zorriqueta —Galdakaoko EAJ-PNVren alkategaia izango dena 2027ko udal-hauteskundeetan— eta alderdiko beste kide batzuekin izan zen, jaietako giroaz gozatzen.




