Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak antolatuko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Hiru urteren ostean berriz antolatuko dira Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak. Hogeita hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta bost antzezlan eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean ekainean zehar. Albiste honetan batu dugu hitzorduen zerrenda.
Torrezabal Kultur Etxeak Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak hartuko ditu ekainean zehar. Hogeita hirugarren edizioa antolatuko da aurten eta guztira bost antzezlan eskainiko dituzte konpainia ezberdinek.
Aurtengo edizioan Aztiak eta Galdarra konpainia galdakoztarrak eta Mireni eta Kamerino taldeak izango dira Torrezabal Kultur Etxean. Zerrenda honetan batu ditugu hitzordu guztiak:
- Ekainak 13, martitzena: ‘Plaga de Hormigas’, Aztiak konpainiaren eskutik*
- Ekainak 16, barikua: ‘La Santa Paz’, Mireni konpainiaren eskutik
- Ekainak 20, martitzena: ‘No soy yo, soy… yo eta ‘Tomate bi eta norabide bi’, Epa Galdarraren eskutik
- Ekainak 22, eguena: ‘La felicidad no está en los mapas’, Kamerino taldearen eskutik
Saio guztiak 19:00etan izango dira eta sarrerak salgai daude dagoeneko hiru euroko prezioan (2 euro deskontuarekin), eta galdakao.eus atarian, galdakao.sacatuentrada.es webgunean, Torrezabal Kultur Etxeko txarteldegian eta Torrezabal Kultur Etxeko leihatilean funtzioa hasi baino ordubete lehenago eskuratu daitezke.
*Udalak iragarri duenez, egun horretarako autobus zerbitzua jarriko da Usansolotik Torrezabal Kultur Etxera joateko. 18:30ean irtengo da Txapelena Baserri albotik eta buelta 20:15etan izango da Torrezabal Kultur Etxetik, behin ikuskizuna bukatuta.