Elexaldeko igerileku txikia itxiko dute konponketa lanak egiteko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Matxura baten ondorioz, Elexaldeko haurrentzako igerilekuak itxierak jasango ditu datozen egunetan. Gaur, bihar eta etzi itxiko dute ordu tarte batzuetan zehar, konponketa lanak egiteko. Albiste honetan batu ditugu itxieren ordutegiak.
Pasa den ekainaren 1n ireki ziren Elexaldeko igerilekuak eta galdakoztarrek hauetan gozatzeko aukera izan dute. Hurrengo egunetan ordea txikienek itxita izango dute igerileku txikia, ordu tarte batzuetan zehar.
Matxura baten ondorioz konponketa lanak egin behar ditu Udalak eta horregatik itxi beharko dute igerileku txikia. Zehazki, hauek dira itxiera ordutegiak:
- Gaur, ekainak 14: 15:00etatik 20: 00etara
- Ekainak 15, eguena: 11:00etatik 15:00etara
- Ekainak 16, barikua: 11:00etatik 15: 00etara
Udalak zapatuan igerileku txikia «normaltasunez» irekitzea aurreikusi du. Bitartean, beste gainontzeko instalazioak irekita izango dira ohiko ordutegian, 11:00etatik 20:00etara astelehenetik domekara.