Ikasturteko azken Gurasolagun tailerra antolatuko dute bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: AgenciaCon
Bihar, ekainak 23, antolatuko dute Galdakaoko Berbalagunek ikasturteko azken Gurasolagun hitzordua, ur jolasak egiteko. Albiste honetan batu ditugu jakin beharreko xehetasun guztiak.
Euskara familiako kideen arteko harremanetan eta aisialdian bultzatzeko helburuz Gurasolagun kanpainak ikasturte honetako azken tailerra antolatu du biharko, ekainak 23, Galdakaoko Berbalagunen eskutik.
Ikasturteko azken saioan ur jolasak landuko dituzte eta euria egitekotan, horren ordez eskulan sorpresa egingo dutela azaldu dute Berbalagun taldetik.
Galdakaoko AEK Euskaltegian antolatuko da saioa 17:15ean eta parte-hartzeko beharrezkoa da izena ematea galdakao_berba@aek.eus helbidera idatziz.