Miguel Agirre hil da, giza eskubideen aldeko militante historikoa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria
Giza eskubideen aldeko militante historikoa, euskaltzalea eta Galdakaon oso ezaguna den Miguel Agirre zendu da 94 urterekin. Binkeren azalaren protagonista izan zen 2020ko ekainean bere emazte Agurtzane Yurrebasorekin batera.
Galdakaon oso ezaguna den auzokidea hil da gaur, ekainak 26: Miguel Agirre. Giza eskubideen aldeko militante historikoa, 94 urte bete zituen Agirrek pasa den eguaztenean, ekainak 21.
Euskaltzalea eta herrian oso ezaguna den gizona bere bizitzako azken uneetara arte aktibo izan da bai sozialki Galdakaon eta baita etxean ere, Bekeako bere baserrian.
Binkerekin 2020 ekainean batu zen eta bere emazte Agurtzane Yurrebasorekin batera, hilabete horretako aldizkariaren azala izan zen. Orduan bere bizitza osoan zehar egindako lana azaldu zuten. «Guk asko sufritu dogu, eta agian hortik dator gure bizitzeko gogo eta poza», aitortu zioten Binkeri.