Galdakao Igeriketa Taldeak 44 domina lortu zituen Bizkaiko txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldearen sareetatik
Bizkaiko Igeriketa Txapelketa antolatu zen asteburuan Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian, maila junior eta absolutuan. Bertan parte hartu zuten Galdakao Igeriketa Taldeko hainbat kidek eta guztira 44 domina lortu zituzten. Albiste honetan batu dugu irabazleen zerrenda.
Sasoi onean daude Galdakao Igeriketa Taldeko kideak. Binkek jaso zuen moduan, 16 urrezko domina lortu zituzten Bizkaiko Igeriketa Txapelketan, kimu eta infantil mailetan. Ekainaren 17tik 19ra izan zen hori eta pasa den asteburuan, hilaren 30etik uztailaren 2ra maila junior eta absolutuak lehiatu ziren Santurtzin ere.
Talde galdakoztarreko hainbat kidek parte hartu zuten Mikel Trueba kiroldegian antolatutako txapelketan eta 44 domina lortu zituzten guztira. Urrezkoak 18 izan ziren, zilarrezkoak 14 eta brontzezkoak 11. Hemen batu dugu irabazleen zerrenda.
Urrezkoak
Irati Larrea, 50 metro krolean (junior), 200 metro krolean (junior eta absolutu) eta 100 metro krolean (junior)
Haizea Furundarena, 50 metro krolean (junior)
Uxue San Juan, 800 metro krolean (junior) eta 400 metro estiloetan (junior)
Udane Romero, 50 metro tximeletan (junior) eta 50 metro bizkarrean (junior eta absolutu)
Sofía Conde, 100 metro bizkarrean (junior)
Haizea Furundarena, 200 metro estilotan (junior)
Laia Aurrekoetxea, 200 metro estilotan (absolutu)
Ainara Ortun, 200 metro bularrean (junior)
Eneko Neven, 200 metro bularrean (absolutu)
Ariane Guillen, 400 metro estiloetan (absolutu)
Sofia Conde, Olaia de la Calle, Udane Romero eta Irati Larrea, erreleboa 4x100m krolean (absolutu)
Uxue, Haizea, Ainara Ortún eta Mireia, erreleboa 4x100m krolean (junior)
Alberto Conde, Neven, Eneko eta Beñat Arrieta, erreleboa 4x100m krolean (junior)
Sofia Conde, Ainara Ortun, Uxue eta Haizea, erreleboa 4x100m krolean (junior)
Udane Romero, Nekane de la Hera, Ariane eta Irati Larrea, 4x100m krolean (absolutu)
Udane Romero, Nekane de la Hera, Alberto Conde eta Ander Maldonado, errelebo mixtoa 4x50m estilotan (absolutu)
Zilarrezkoak
Sofia Conde, 100 metro bizkarrean (absolutu) eta 50 metro bizkarrean (junior eta absolutu)
Haizea Furundarena, 200 metro estilotan (absolutu) eta 100 metro bizkarrean (junior)
Iker Ariño, 200 metro bizkarrean (junior eta absolutu)
Eneko Neven, 50 metro bularrean (junior)
Ainara Ortun, 50 metro bularrean (junior) eta 200 metro estilotan (junior)
Uxue San Juan, 800 metro krolean (absolutu) eta 400 metro estiloetan (absolutu)
Nekane de la Hera, 100 metro bularrean (absolutu)
Eneko Neven, 200 metro krolean (junior)
Olaia de la Calle, 50 metro tximeletan (junior) eta 100 metro tximeletan (junior)
Alberto Conde, 100 metro tximeletan (junior)
Irati Larrea, Ander Gonzalez, Nekane de la Hera eta Alberto Conde, errelebo mixtoa 4×100 estiloetan
Iker Ariño, Arkaitz, Ander Gonzalez eta Ale, erreleboa 4x100m estiloetan (absolutu)
Olaia de la Calle, Udane Romero, Sofia Conde eta Irati Larrea, erreleboa 4×50 metro krolean (absolutu)
Brontzezkoak
Udane Romero, 50 metro krolean (junior)
Eneko Ijalba, 50 metro tximeletan (junior)
Ainara Ortun, 200 metro estilotan (junior)
Iker Ariño, 200 metro estilotan (absolutu)
Irati Larrea, 100 metro krolean (absolutu)
Olaia de la Calle, 100 metro krolean (absolutu)
Alberto Conde, 100 metro krolean (absolutu)
Laia Aurrekoetxea, 200 metro bularrean (absolutu)
Aitor Gomez, 200 metro bularrean (absolutu)
Haizea Furundarena, 50 metro bizkarrean (junior)
Alberto Conde, Ander Gonzalez, Beñat Arrieta eta Ander Maldonado, erreleboa 4x100m krolean (absolutu)
Bestalde, talde moduan Galdakao Igeriketa Taldeak lehen postua lortu zuen neska maila absolutu eta juniorrean eta mutilen maila absolutuan. Juniorren artean bigarrenak izan ziren galdakoztarrak.