Zabor bilketarako kamioi batek su hartu du Galdakaon, «pintxazoko» irteeran
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Galdakaotik Bilborako noranzkoan AP-8 autobidea hartzekotan bazara, erne une honetan gidatzerako orduan, zaborra biltzeko kamioi bateko kea itzaltzen ari baitira suhiltzaileak «pintxazo» izenez ezaguna den irteeran.
AP-8 autobidean, Galdakao parean, zaborra biltzeko kamioi batek su hartu omen du gaur eguerdian, hilak 14, eta kea isurtzen ibili da. Ondorioz, Galdakaoko erdinegunetik autobidera sartzeko irteeran —Bilborako noranzkoan, «pintxazo» izenez ezaguna den irteeran— gelditu egin da eta Bizkaiko suhiltzaileek esku-hartu dute.
Ezbehar txikia izan da eta ez du zauriturik eragin. Hori bai, aipatutako autobideko irteera honetan arretaz gidatzea eskatzen da, errail bakarra itxita baitago tarte handi batean. Hala ere, «pintxazoko» irteera erabiltzen jarraitu ahal izango da une oro.