Galdakaoko Udalak dirulaguntzak eskatzeko aholkularitza eskainiko die ekintzaileei
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak autoenplegurako dirulaguntzak eskatzeko aholkularitza eskainiko die ekintzaileei, Behargintzaren bitartez eta Lanbiderekin lankidetzan. Ekintzaileentzako dirulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 7ra arte zabalik dago eta negozio bat martxan jartzen ari diren pertsonei zuzenduta daude.
Behargintzaren bitartez eta Lanbiderekin lankidetzan, Galdakaoko Udalak autoenplegurako dirulaguntzak eskatzeko aholkularitza eskainiko die herriko ekintzaileei. Dirulaguntza hauek negozio bat martxan jartzen ari diren pertsonei zuzenduta daude eta eskatzeko epea azaroaren 7ra arte zabalik dago.
Udalak azaldu duenez, bi diru laguntza mota eskainiko dira: negozio ideia lantzekoa bata eta proiektuak martxan jartzekoa bestea. Lehenengoek 1.000 eta 1.300 euro arteko diru laguntza jaso ahal izango dute, eta enpresa martxan jartzekoek, aldiz, 1.500 eta 1.950 euro artekoak.
Helburua «pertsona ekintzaileei beraien proiektuak martxan jartzeko laguntza ematea» da eta horretarako ekintzaileek banan banakako aholkularitza jasoko dute.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Behargintzan, 944 010 580 telefonora deituz edo janirebehargintza@galdakao.eus helbidera idatziz.
Aurten 90 bat pertsonak jaso du Galdakaoko Udalaren arreta, Behargintzaren bitartez, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, 31 enpresa sortzeko tutoretza eman du, 42 pertsona prestatu ditu eta 156.000 euroko laguntzak izapidetu ditu.