«Gure konpromisoak betetzen ditugu», Usansoloko EAJ-PNV
IRITZIA
Usansoloko EAJ-PNV
Usansoloko EAJk hurrengoa plazaratu nahiko luke Madrilen gure herriarekiko eman diren negoziazioak direla eta. 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan, Usansoloko EAJren egitarau elektoralak (gure konpromisoak) hurrengoa esaten zuen, lehenengo puntuan:
Usansoloren segregazio prosezua bultzatzea:
Usansoloko EAJk gure Bizkaiko Burukideei eskari bat luzatu zien Madrilgo negoziaketan gu, usansolotarrok, haintzat har gaitzazan. Usansoloko EAJ eta BBB , eskaria bideratzeko lan taldean aritu gara, kongresuko Eusko Abertzaleak taldera (EAJ-PNV) iritzi dadin. Eusko Abertzaleak taldearen lan apartagatik eta bereziki Aitor Estebanen eskutik akordioa gauzatzea lortu zen. Usansolotarrak jakinean gaude zeintzuk izan diren lortutako emaitzak… gure herria, Usansolo, bereziki izendatuta lortutako jendaurreko hitzarmen horretan. Beraz, Usansoloko EAJk argi dekona zera da, gure egitarau elektoralean beste bederatzi konpromiso dekoguzela. Eta hauek gauzatzeko lanean gaudela.
Azkenez. Ezeztatu, kanpotik jasotako eskaera izan denik… Hitz erdika esanda eta ikusleak izanda.