Mikel Fernandezek Rotterdameko Sinfoniaren Urte Berriko kontzertua zuzenduko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mikel Fernandez
Rotterdameko Sinfoniak Urte Berriko kontzertua eskainiko du urtarrilaren 6an La Hayan eta Mikel Fernandez galdakoztarrak zuzenduko du emanaldia. Orkestra zuzendariarekin hitz egin du BINKEk saioaren inguruan.
Urte berezia bizi du Mikel Fernandez orkestra zuzendari galdakoztarrak. Besteak beste, Lovro von Matačić orkestra zuzendari gazteen nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen eta finalaurrekora heldu zen.
Guztira berrehun zuzendari aurkeztu ziren lehiaketara eta 16 onenen artean aukeratu zuen epaimahaiak, BINKEk jaso zuen moduan.
Urtea hasteko ere modu berezia izango du Fernandezek, izan ere, Rotterdameko Sinfoniak Urte Berriko kontzertua eskainiko du urtarrilaren 6an La Hayan eta galdakoztarrak zuzenduko du emanaldia.
Zuzendariak BINKEri azaldu dionez, saioak gonbidatu bereziak izango ditu: Eleonora Hu sopranoa and Maria Solozobova biolin jotzailea. Programa aldiz hau izango da:
- P. I. Tchaikovsky: Polonaise and Waltz from Eugene Onegin op. 24
- F. Lehár: Aria: Meine Lippen, sie küssen… from Giuditta
- Tsjaikovski: Méditation op.42
- E. Kalman: Heia heia in den Bergen… from Csardasfürstin
- M. Ravel: Tzigane
- L. Bernstein: Three dance episodes from On the Town
- L. van Beethoven: Symphony no. 7 in A major op. 92