ARGAZKIAK | Errege Magoek Usansolora egin zuten bisita 25 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Ilusioz beteriko arratsaldea bizi zuen atzo Usansolok ere, izan ere, Errege Magoen bisita jaso zuen herriak. Meltxor, Gaspar eta Baltasar tren geltokira heldu ziren 18:45 aldera eta kaleetan zehar izan ziren gozokiak banatzen, elizan amaitu zuten arte. Argazkiak ikusi gura?
Munduko hainbat eta hainbat txokok bezala, Errege Magoen bisita jaso zuten atzo gure herriek. Usansolora 18:45 aldera heldu ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar eta magia eta ilusioa banatu zituzten umeen artean gozokiekin batera.
Kabalgata tren geltokian hasi zen eta herritik buelta eman zuten hiru erregeek, ibilbide hau eginez: Pertxin, Torreondo, Oletxe eta Ander Deuna eliza. Elizan izan zen Gazteberri Kultur Elkarteak antolatzen duen kabalgataren amaiera eta han bertan umeei harrera egin zieten Errege Magoek.
Hemen umeek Usansolon Errege Magoekin batera bizi zuten uneetako 25 argazki, elizan.