Bigarren eskuko merkatua antolatuko dute bihar Galdakaoko institutuek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: M. Comunicación
Agenda 2030 proiektuaren testuinguruan, bigarren eskuko merkatua antolatuko dute Galdakaoko institutuek bihar. Merkatua Kurtzeko plazan egongo da, 09:30-13:30 ordutegian.
Beste hainbat ikastetxek bezala, Galdakaoko institutuek Agenda 2030 proiektua lantzen dute ikasturtean zehar, ingurumena zaintzeko helburuz. Proiektu honen testuinguruan, gelatik aterako dira bihar, maiatzak 17, ekintza berri bat antolatzeko.
Bigarren eskuko merkatua antolatuko dute bihar Galdakaoko institutuek Kurtzeko plazan, 09:30-13:30 ordutegian. Institutu guztietan arropa, liburuak, jostailuak eta bitxiak biltzen izan dira merkatuan saltzeko eta lortuko duten dirua GBGE (Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea), Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango diote.
Erakunde honek hainbat proiektu sortzen eta gauzatzen ditu gizarte-egoera ahulean dauden pertsonekin lankidetzan arituz.