«Koloretako hutsa», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia
TESTUA: Ainara Artetxe
ARGAZKIA: BINKE
Gaur, ekainak 14, urtebete bete da Izaskun Rekalde euskaltzale eta BINKEko sortzailea zendu zenetik. Urteurrenean Ainara Artetxe bere lagunak gutun hau argitaratu gura izan du, bere omenez.
364 egun huts gure bihotzean…
Huts, hutsune, hutsa, deitu gure dozuen moduen; lurrean landatutako koloretako arbola utzi eta hegaz joan zeneko 364 egunek bete direz.
Bakoitzak bere izatetik, bizipenetik eraikitzen joan gara hutsunea. Koadrilako mezularitza taldean erantzun barik geratutako berbak, kafe orduetako segundu hutsak, bezkarietako aulki hutsak…
Hegaz joan aurretik beragaz bizitako oroitzapenak eguneratu eta barriak sortu doguz, horren adibide bat da, herrien oin dela gitxi egondako maskarada zenbat gozatuko zauen aipatu gendula.
Lagunzurtz berbaren esanahia eraikitzen joan gara, esanguraz eta arrenguraz betetzen.
Lagun-hutsa utzi dozu gure bihotzean, baina horretan bere berezia izan zara, koloretako hutsa utzi dozulako.
Irribarrez eta harrotasunez ekartzen dotzugu gogora, Izaskun Rekalde Abasologaz gure mundu honetako bidai zati bat egiteko aukera eukin gendulako.
Izarretaraino heltzen dan besarkada bidaltzen dogu koloretako hutsak eragindako guztientzako.