BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • ARGAZKIAK | Egun osoko egitarau zabala eskaini zuen Mozoilo Egunak zapatuan, eguraldi ...

      2025-06-08
      0
    • Urreta kaleko 9 eta 11 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita egongo da ...

      2025-06-08
      0
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Oier Ibarretxe: «Urrezko dominaren bila noa Parisko Joko Olinpikoetara»

Oier Ibarretxe: «Urrezko dominaren bila noa Parisko Joko Olinpikoetara»

Binke
2024-06-24
660
0

Oier Ibarretxe, boxeolaria
BINKE / 2024ko ekaina

«Presioa gainditzeko gakoa ondo prestatuta egotea da, fisikoki eta mentalki»

· Oier Ibarretxe Conde
2003, Galdakao
Eguzkibegi Ikastolan ikasitakoa da Oier Ibarretxe galdakoztarra. Bertan zegoela hasi zen kirolean eta hasieran futbola eta boxeoa uztartzen zituen arren, azken honetan diardu gaur egun arrakasta handiarekin, Espainiako Selekzioko boxeolaria dela. Bere ibilbidean, besteak beste, Espainiako eta Europako txapelduna izan da, eta orain Joko Olinpikoetarako sailkatu da 21 urteko gazte galdakoztarra. 

Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitarte Joko Olinpikoak antolatuko dira Parisen eta galdakoztar batek parte hartuko du hauetan: Oier Ibarretxe boxeolaria. 21 urteko gazteak Emilio Garcia estatubatuarraren kontra irabazi zuen Bangokek antolatutako aurreolinpikoetan eta honi esker Parisko Joko Olinpikoetan parte hartuko du, 63,5 kg azpiko kategorian. Esperientzia honen atarian boxeolariarekin hitz egiteko aukera izan du BINKEk helburuen eta bere ibilbidearen inguruan gehiago ezagutzeko asmoz. 

Joko Olinpikoetarako hilabete bat falta da. Urduri?  Ez. Beste txapelketa bat da. Mundial absolutu baten (Tashkent 2023) eta Europako txapelketa absolutu batean (Belgrado 2024) egonda nago, eta aurkariak berdinak dira. Diferentzia bakarra, nire pisuan hemen hogei boxealari bakarrik gaudela da, munduko hogei onenak. Hemen zozketak berdin dio, edozein aurkari ona da. Beste torneo batzuetan aldiz, hirurogei boxealari inguru egonda, zozketa apur bat errazagoa izan daiteke.

Zer izan da zuretzat Joko Olinpikoetarako sailkatzea? Hamabi urte nituenetik nire helburua da. Egia esanda, nire planifikatutako zikloa Los Angeles 2028 zan, baina aukera bat izan dut eta lortu dut.

Presioa kudeatzera ohituta egongo zara baina kasu honetan, handiagoa izango da? Ez. Berdina. Gainera, 21 urte ditut eta aukera gehiago aurrerago. Presioa nagusiek dute, bere azken aukera baita zerbait garrantzitsua egiteko… Dena den, ez noa Parisera argazkiak ataratzera, urrezko dominaren bila noa. 

Presioa gainditzeko gakorik dago? Ba gakoa ondo prestatuta joatea da, bai fisikoki bai mentalki. Ondo prestatuta sentitzen banaiz, lasai nago. 

Zein emaitza da zure helburua Joko Olinpikoetan? Urrezko domina da nire helburua Parisko Joko Olinpikoetan.

Urrea ez lortzea porrrota izango litzakete? Ez, ez litzateke porrot bat izango, arrakastarako urratsak baizik. Hala ere, txapeldun olinpikoa izateko lanean ari naiz.

Norekin bidaiatuko zara Parisera? Nire taldearekin. Sei sailkatu gara: bost gizon eta emakume bat. 

Prestakuntza berezia egiiten ari zara Joko Olinpikoetarako? Bai. Ekainaren 16tik 30era Sierra Nevadan altuerako prestakuntza egingo dugu beste herrialde batzuetako kirolariekin. Uztailaren 1etik 22ra aldiz, Nancy-n arituko gara, Errendimentu Altuko Zentro batean, Frantziako selekzioarekin eta beste batzuekin. Eta handik, Parisera.

Zer espero duzu ikastea esperientzia honetatik? Kirolari gisa ikasten eta hobetzen jarraitzea. Baina esan dudan bezala, ez dut esperientzia bakarrik biziko, domina horrengatik baizik.

Noiz hasi zinen boxeoan? Zortzi urterekin kick boxing egiten hasi nintzen, Ugao Txapeldunak klubean. Handik gutxira, GaldaKO Boxing kluba martxan jarri zen eta Galdakaon jarraitu nuen kick boxing egiten. Hala ere, eskuekin hobea nintzen, nabarmen, beraz 11 urterekin boxeoa bakarrik gelditu zen nire ariketan (baita futbola Galdakaoko taldean). Astero, futboleko lau entrenamentu eta boxeoko beste hainbeste nituen, eta asteburuan futboleko partidua… 14 urterekin futbola utzi eta boxeoa bakarrik egiten hasi nintzen. Urte horretan bertan Espainiako selekzioak deitu eta Murtziara bizitzera joan nintzen errendimendu altuko zentro batera.

Non aritzen zara orain? GaldaKO Boxing klubekoa naiz, baina Espainiako selekzioan nago eta orain Madrilen bizi naiz, Blume Errendimendu Altuko Zentroan. Bertan entrenatzen naiz eta baita bizi ere.

Nolakoa da zure eguneroko entrenamendua?  Egunero bi entrenamendu ditugu, astelehenetik larunbatera (biak barne): goizean fisikoa (erresistentzia edo indarra) eta arratsaldekoa tekniko-taktikoa da (boxeokoa espezifikoa).

Kolpeen beldur izan zara noizbait? Inoiz. Kolpeen beldur bazara, ezin zara boxeoan aritu.

Borroka bereziki gogorren bat gogoratzen duzu? Borroka gogor asko izan ditut. Oso txikitan, 14-15 urterekin adibidez, ez nuen pisu minimoa ere ematen borrokatzeko, eta nire lehiak 4-5 kg azpitik ziren beti aukariaren alde. Borroka horiek oso gogorrak ziren. Pisua berdina izan dudanean, borroka gogor asko izan ditut ere, baina hoberen gogoratzen ditudanak, hurbilenak, salikapen honetakoak dira, Iranen kontra adibidez. Baina gogorrena USA-ren kontrakoa izan zen, Joko Olinpikoetarako sailkatu ninduena.

Eta asko disfrutatu duzun norgehiagokaren bat? Sailkapen honetako lau borrokaldiak. Oso oso ondo prestatuta heldu naiz eta asko disfrutatu dut lau borrokaldietan. 

Boxeotik kanpo, zeintzuk dira zure zaletasunak? Asko gustatzen zait familiarekin eta lagunekin denbora pasatzea, edozer gauza egiten. Nahi dudan guztia ez ditut ikusten eta.

Orain Galdakaotik kanpo bizi zarela, zer botatzen duzu faltan herritik? Hori hain zuzen. Nire lagunak eta gurasoak falta botatzen ditut gehien.

Zaila da eliteko kirolaria izatea eta familia eta lagunekin egoteko tartea aurkitzea? Ez da batere erraza. Hasieran, oso gogorra da zure jendearekin ez egoten ohitzea, baina, urteen poderioz, ahalik eta hoberen eramaten ikasten duzu. Nire kasuan, sei urte dira etxetik kanpo, eta esan liteke ondo daramadala, baina lehen bi urteak oso gogorrak izan ziren. 14-15 urterekin joan nintzen etxetik, bakarrik, nire ametsa betetzeko. Ahalegin horrek guztiak merezi izan du sailkapenagatik bakarrik.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Urreta kiroldegiko aldageletan lapurtzen zuen 27 urteko ...

Hurrengo albistea

Geltokia erdigunean eskatzeko aldarria, Batzar Nagusietan eta ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Leire Arana eta Ander Silvano: «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu»

    2022-02-21
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Oneka Perea: «Galdakaon dagoen herri eta elkarte giroa falta zaio Estokolmori»

    2022-05-30
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Irati Gallego: «Hemen, Austrian, oraindik ez dituzte irailetik tabernak zabaldu»

    2021-05-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Bada muralista: «Herritarren onespena lortu dugula sentitzen dugu»

    2020-07-20
    Binke
  • ElkarrizketakSormene

    Gotzon Barandiaran: «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da»

    2020-12-23
    Binke
  • Berton inde

    Gerardo Sánchez (Dog&Fox): «Tabernetan hartu diren neurriak ulergarriak dira»

    2020-06-18
    Binke

AKTUALITATEA

AktualitateaArgazkiak

ARGAZKIAK | Egun osoko egitarau zabala eskaini zuen Mozoilo Egunak zapatuan, eguraldi goxoa lagun

Mozoilo Egunaren zortzigarren edizioa antolatu da aurten, ohi den legez, ekaineko lehenengo zapatuan...
  • Urreta kaleko 9 eta 11 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita egongo da bihar

    Galdakao
    2025-06-08
  • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-06
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...