Metrotik lanzadera jartzeko proiektua ukatu du Usansoloko kudeaketa batzordeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Usansoloko EAJk Metro geltokitik erdigunera lanzadera jartzeko proiektua ukatzeko eskatu zion Udalari. Jeltzaleek mozioa aurkeztu zuten uztailaren 18an antolatutako osoko bilkuran eta Usansoloko kudeaketa batzordeak aho batez onartu zuen.
Usansolotarrak Metroaren 5. linearen proiektuan gaur egun erdigunean duten geltokia kendu eta hori barik geldituko direla aldarrikatzen ari dira azken hilabeteetan. Honen aurrean, Usansoloko ospitaleko Metro geltokia eta herriaren erdigunea batuko dituen lanzadera bat jartzea erabaki zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak.
Auzokideak ordea, alternatiba honen kontra agertu dira ere, konponbidea Usansoloko erdigunean geltoki bat jartzea dela nabarmenduz.
Ildo honetan ere agertu da Usansoloko EAJ-PNV, «ETS-k proposatutako kanoi laburraren eta anezka-autobusaren proiektua ez dator bat auzokideen aginduz abian den lege-proiektuaren espirituarekin», adieraziz.
Jeltzaleek lanzaderaren proiektua ukatzeko eskatu zioten Udalari, uztailaren 18an Usansoloko kudeaketa batzordeak egindako osoko bilkuran egindako mozio baten bitartez. Honetan, Miguel Ángel Gomez Bizkaiko Garraio eta Mugikortasuneko foru diputatuak adierazitakoa batu zuten: «Anezka-zerbitzua emateko baimena udalaren eskumenekoa da, %100ean hiri-zerbitzua baita, eta Euskotrenen eta dagokion udalaren artean definitu beharko da».
Horregatik, EAJ-PNVk Udal Gobernuari eskatu dio lanzadera zerbitzuaren baimena ukatzeko «neurri egokiak» hartzea eta ETS-ri erreklamatzea tren-zerbitzu sozialki bideragarria eman dezala.
Usansoloko kudeaketa batzordeak mozioa onartu eta lanzaderaren proiektua ukatzea adostu zuen, Usansolo Herriako eta EAJ-PNVko kideen aldeko botoarekin.