BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • ARGAZKIAK | Ehunka lagun batu zituen Galdakaoko Gazte Egunaren paella txapelketak

      2025-05-11
      0
    • ARGAZKIAK | Usansoloko jaietako kuadrillen jaitsiera 30 iruditan

      2025-05-11
      0
    • Euskal Herriko 300 pentsiodunetik gora Galdakaon batu ziren eguenean

      2025-05-09
      0
    • DESKARGATU | Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du Usansolok

      2025-05-09
      0
    • Iguana y Los Jumiles talde historiko galdakoztarra Basoa tabernan arituko da bihar

      2025-05-08
      0
    • EGITARAUA | Bakarrizketa, hitzaldia eta berbodromoa Usansolon, Euskaraldiaren harira

      2025-05-07
      0
    • Glenna Cabellok, Venezuelak Bilbon duen kontsulak, hitzaldia eskainiko du Galdakaon

      2025-05-07
      0
    • Pentsiodunei zuzendutako olerki lehiaketa eta bazkaria antolatu dute Galdakaon, biharko

      2025-05-07
      0
    • Orain arte 1.121 galdakaoztarrek eman dute izena Euskaraldian

      2025-05-07
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Ohiko kolaboratzaileak
Hasiera›Herritarren iritziak›Ohiko kolaboratzaileak›«Eskerrak bideari», Julen Gabiria

«Eskerrak bideari», Julen Gabiria

Binke
2021-05-20
876
0

Urandreak lez
Julen Gabiria Lara
BINKE / 2021eko maiatza

Eskerrak bideari

Aurten ikusi dudan kontzerturik onena Ibil Bedi talde nafarrak eman zuen apirilaren 18an, Larrabetzun. Talentu izugarriko gazteak dira: duela bi urte aho zabalik utzi bagintuzten estreinako diskoarekin, oraintsu atera duten bigarrenak are ageriago utzi du zelako maila musikala eta sentsibilitate fina duten.

Baina, zuzeneko hartan, beste dohain bat ere azaleratu zuten: egundoko esker ona gertatzen ari zaien guztiarekiko. Kontzertuaren une batean, adibidez, eskatu zuten eskua altxatzeko egun hura baino lehen taldea ezagutzen ez zutenek. Ba ez zuen inork altxatu, eta musikariak elkarri begira geratu ziren, orduan konturatu balira bezala bi urteko lana emaitzak ematen hasia zela, eta han geundenak eurak ikustera joan ginela beren-beregi, eta ez arratsalde-pasa, besterik egiteko ez eta. Ezaugarri xalotzat hartuko du norbaitek agian, baina niretzat, bizitzen ari garen zurrunbiloaren erdian, esker onekoa izatea inoiz baino gehiago da eskertzeko modukoa —zirkulu amaiezina dakar esaldi horrek, baina ez daukat sorgin-gurpil horretatik jaisteko batere asmorik—.

Ondo egindako lan bakoitzeko, asmo oneko ahalegin bakoitzeko, esker on bat, ozen, lotsarik gabe: antolatzaileei; kulturgintzaren oinarrian tinko segitzen dutenei; kultura oso epe luzeko inbertsioa dela dakitenei; egunak ematen dituztenei gure etorkizuneko bazka poetikoa izango dena eraikitzen; hitzak zorrozten aritzen direnei, hitz horiek kantu, poema edo liburu bihurtu arte; honaino ekarri gaituzten guztiei, gurasoak barne; eta publikoari. Finean, Ibil Bedik kantatzen duen moduan, «eskerrak bideari, eta eskerrak».

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Maiatz lorea»

Hurrengo albistea

Tabernak itxi osteko zaborra

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Liburutegia», Joanes Urkixo

    2025-01-20
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Galdakanoko alkateak: foruak edo hil», Aitzol Altuna

    2024-10-21
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Hitzen pisua», Yayone Altuna

    2020-12-23
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Urte haietan», Joanes Urkixo

    2020-02-21
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Lege zaharra, herriarena», Yayone Altuna

    2023-03-20
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Galdakaokoak ziren auzoak», Aitzol Altuna

    2020-01-17
    Binke

AKTUALITATEA

AktualitateaArgazkiak

ARGAZKIAK | Ehunka lagun batu zituen Galdakaoko Gazte Egunaren paella txapelketak

Gazte Eguna antolatzeko sortutako batzorde bereziaren eskutik, Galdakaoko Gazte Egunaren hamahirugarren edizioa...
  • ARGAZKIAK | Usansoloko jaietako kuadrillen jaitsiera 30 iruditan

    Usansolo
    2025-05-11
  • Euskal Herriko 300 pentsiodunetik gora Galdakaon batu ziren eguenean

    Galdakao
    2025-05-09
  • DESKARGATU | Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du Usansolok

    Usansolo
    2025-05-09
  • Iguana y Los Jumiles talde historiko galdakoztarra Basoa tabernan arituko da bihar

    Galdakao
    2025-05-08

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu