Hamaika ekintza antolatuko dituzte Galdakaon Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Astelehenean., azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da eta Galdakaok bat egingo du honekin aurten ere. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte Udalak, udalerriko emakume elkarteek eta talde feministek hurrengo egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa, egunez egun.
Galdakaok astelehenean, azaroak 25, izango den Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egingo du aurten ere eta horretarako hainbat ekintza antolatuko dituzte Udalak, emakume elkarteek eta talde feministek hurrengo egunetan zehar.
«Hauen bidez, genero-indarkeria guztion artean amaitzearen garrantziari buruz galdakoztarrak sentsibilizatzea eta heztea da asmoa», azaldu dute Udaletik, izan ere, honek, «eguneroko esparru guztietan berdintasuna eta errespetua bultzatzearen aldeko konpromiso irmoa du».
Hauek dira Galdakaon hurrengo egunetan antolatuko diren ekintza guztiak, egunez egun:
Azaroak 21, eguena
17:00 ‘Señaladas’ liburuaren aurkezpena, Susana Martinez de San Vicente autorearen eskutik. Aperribaiko liburutegian, Basandere Emakume Elkarteak antolatuta.
Azaroak 23, zapatua
11:00 Hibernando Estudio serigrafia tailerra (kamiseta zuri bat ekarri)
‘Zapia buruan eta ibili munduan’ txapa tailerr
11:30 Kalejira, Sarai Dominguez panderojole eta Asier Valencia albokariarekin
12:00 Romualda Zuloagaren muralaren aurkezpena
12:30 Luntxa, Tximelarrerako bidean. Erabide Emakume Elkarteak antolatua
Azaroak 25, astelehena
11:00-13:00 Auzoaren apainketa indarkeria matxistaren kontra. Aperribaiko Auzo Elkartearen egoitzan, Basandere Emakume Elkarteak antolatua.
12:30 Indarkeria matxistaren biktimei omenaldia, Kurtzeko plazan. Antolatzailea: Erabide Emakume Elkartea.
16:00-18:30 Indarkeria matxistaren kontrako txistu kalejira eta emakumeen topaketa Eperlandan (Aperribai). Ninaiz Emakume Elkarteak antolatua.
17:30 Zuhaitz bat landatzea indarkeria matxistaren ondorioz eraildako emakumeen omenez. Aperribaiko Auzo Elkartearen egoitzan, Basandere Emakume Elkarteak antolatua.
19:00 Indarkeria Matxistaren kontrako manifestazioa Kurtzeko plazatik. Antolatzailea: Momoak Talde Feminista.
Bestalde, azaroaren 26 eta 27an Berdintasunerako XIX Jardunaldiak antolatuko dituzte egitarau zabalarekin, BINKEk jaso zuen moduan.