Ramona Arrieta usansolotarrak 100 urte bete zituen atzo
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Usansoloko Udala
Atzo, azaroak 21, 100 urte bete zituen Ramona Arrieta usansolotarrak eta Agustin Aizpuru alkateak eta Javier Aurrekoetxea Herritartasun zinegotziak bere etxean zoriondu zuten.
Mende oso bat bete zuen herrikidea zoriondu zuen atzo, azaroak 21, Usansoloko Udalak. Ramona Arrieta usansolotarrak 100 urte bete zituen eta Udaleko kide bi joan ziren bere etxera.
Zehazki, Agustin Aizpuru alkatea eta Javier Aurrekoetxea Herritartasun zinegotzia joan ziren eguneko protagonistaren etxera eta lore sorta bai eskaini zioten.
«Zorionak Ramona! Urte askotarako!» adierazi dute Usansoloko Udaletik.