EGITARAUA | Urte amaierako jaia ospatuko dute bihar Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Segura V.
Jai berezi bat prestatu dute biharko, abenduak 28, Usansoloko hainbat taldek urteari amaiera emateko. Goizean mendi-irteera antolatu dute eta arratsaldean kanpai-hotsak, txokolatada eta poteo musikatua izango dira Unkina plazan. Egitarau osoa batu dugu albiste honetan.
Argiak eta jai giroa dira nagusi egunotan eta ospakizunetara batu dira Usansolon aurten ere, Gabonak ospatzeko egitarau zabalarekin. Honen baitan, urte amaierako jaia ospatuko dute bihar, abenduak 28, Unkina plazan.
Goizean goiz hasiko dira ospakizunak, 09:00etan abiatuko gaiteroen kalejirarekin. Ondoren mendi-irteera antolatu dute eta eguerdian Gabon 2.0 gazte bazkaria. Arratsaldean aldiz, haurrentzako itzal laborategiak, bingoa eta txokolatada eskainiko dituzte, besteak beste.
Burtotza Mendi Taldeak, Gazteberri, Lamintxu Gazte Asanbladak, Mirari Emakume Taldeak, Saski Baloiak, S. D. Umore Onak, Topaguneak, ULE/ASU-k, Usgalduk, U113 Triatloi Taldeak, Usansolo Gure Herria Athletic Peñak, Usansolo Herriak eta Usansoloko Orfeoiak antolatu dute ekitaldia elkarlanean eta hauxe da egitarau osoa:
09:00 Gaiteoen kalejirak
09:30 Mendi irteera
10:30 Txikien mendi irteera
11:30 Hamaiketakoa Bekean
12:30 Gabon Zaharra 2.0 (Gazte bazkaria eta gehiago)
17:00 Haurrentzako itzal laborategiak
18:00 Bingoa
19:00 Kanpai-hotsak
19:30 Txokolatada
20:00 Poteo musikatua