Galdakaoko kale-garbiketako langileek euskara ikasteko baimen ordainduak izango dituzte

Argazkia: ELA sindikatua.

Bi urteko negoziazio luzearen ondoren, Galdakaoko kale-garbiketa zerbitzuko langileek hitzarmen kolektibo berria sinatzea lortu dute. Akordioak langileen erosteko ahalmena bermatzen du, eta euskara ikasteko baimen ordainduak jasotzen ditu.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Galdakaoko kale-garbiketa zerbitzuko —UTE Andra Mari— 38 langileek hitzarmen kolektibo berria sinatu dute, bi urteko negoziazio luzearen ondoren.

Lortutako aurrerapen nagusien artean, hitzarmenak KPIa bermatzen du, eta zerbitzu berriarekin lotutako %2ko soldata-igoera jasotzen du, langileen erosteko ahalmenari eusteko.

Akordioak euskalduntzea sustatzeko neurriak ere jasotzen ditu. Hala, euskara ikasten duten langileek baimen ordainduak izango dituzte: euskara ikasteko ordu bakoitzeko, lanaldiaren ordu erdi euskararen ikaskuntzara bideratuko da.

ELAk nabarmendu du neurri horrek «aurrerapauso handia dakarrela euskararen sustapenean eta herritarren hizkuntza-eskubideen bermean, zerbitzu publikoa baita».

Hitzarmenak, gainera, parte-hartzearen arloko hobekuntzak ere jasotzen ditu, batzarrak egiteko ordu gehigarriak, hain zuzen ere.

Sindikatuak «espero du akordioa aitzindaria izatea eta antzeko neurriak beste udal batzuetara zabaltzea».

situs togel

situs toto