Irailaren 16tik 19ra Munduko Lur gaineko Sokatira Txapelketa lehiatu zen Hegoafrikan eta Gorka Krutzaga galdakoztarrak bertan parte hartu zuen. Gaztedi Klubarekin eta Euskal Selekzioarekin aritu zen, eta txapeldunorde izan zen biekin.
Mossel Bayk (Hegoafrika) Munduko Lur gaineko Sokatira Txapelketa hartu zuen pasa den astean. Lehen egunetan kluben artean lehiatu ziren eta hurrengoetan aldiz, selekzioen artean.
Gorka Krutzaga galdakoztarrak bertan parte hartu zuen, eta gaztea txapeldunorde bikoitza izan zen, Laukizko Gaztedi Klubarekin 560 kg kategorian eta Euskal Selekzioarekin kategoria berdinean.
Munduko txapelketan aritu den hirugarren aldia izan da duela hiru urte Santakurtzetako txupineroa izandakoarentzat, eta 600kg kategorian ere lehiatu du, klubarekin eta selekzioarekin.







