«Sanantontxikerra», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko urtarrila
Gurean, ‘Sanantontxikerra’ izenez ezagutzen dogu San Antonio Abad, «txikerra» erantsiz Paduako San Antoniogandik bereizteko. Egipton jaio zan 251ean eta 356an hil. Eremita bat izan zan eta bakardadean deabrua agertzen jakon tentazar animalien itxuran eta euretariko baten urde edo txarritxu batenean, horregaitik agertzen da erretabloetan txarritxu bat oinetan dauala. Ez zan jausi deabruaren tentazioetan. San Antonio Abad, basamortuko aitakide bat izateaz gain, monako-bizitzaren sortzailea izan zan. Gure ‘Sanantontxikerra’ ermita, Usansoloko San Andres parrokiari lotuta dago. Ermita zaharra, Artetagane hegian egoan baina La Dinamita enpresak ermita eta inguruko terrenoak erosi ebazanez, ermita barria Arteta auzoan dago 1977rik hona. San Antonio biak aipatu doguz eta, besteak beste, Urkiolan daukaguz biak batera, bata bagilaren 13an eta bestea urteilaren 17an ospatzen doguzalarik. ‘Sanantontxikerra’ jaian, txarritxua bitarteko, erromesaldiagaz batera, animalien eta janarien bedeinkazio eguna be ospatzen dogu, betezbe Urkiolan. ‘Sanantontxikerra’ 2023tik hona Galdakaon barik Usansolo herri barrian dogu, baina beti egongo da bitzuon bihotzean. Binke!