
EGITARAUA | Lantzeko inauteriak, kontzertuak eta afaria antolatuko dituzte asteburuan Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Usansolok bat egingo du aurten ere inauterietako ospakizunekin eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragileek asteburu honetarako. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa, egunez egun.
Inauteriek erritmo eta kolorez beteko dituzte mundu osoko kaleak hurrengo egunetan, tartean Usansolokoak. Aurten ere ospakizunetara batuko dira usansolotarrak eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragileek.
Besteak beste, dantza, musika eta umeentzako ekintzak izango dira bihartik zapatura bitarte. Hemen batu dugu egitarau osoa, egunez egun:
Otsailak 28, barikua
Unkina eskolan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
09:30 Geletan (HH eta LH)
10:30 Ikasleen emanaldia (HH
11:00 Geletan txokolatea (HH)
11:00 Patioan txokolatea (LH)
11:45 Patioan (HH)
11:45 Emanaldiak (LH)
12:30 Ikasleen emanaldia (HH)
13:00 LH 1, 2 eta 3 jantokira
13:00 Jantokia (HH)
13:30 LH 4, 5 eta 6 jantokira
Martxoak 1, zapatua
12:30 Lantzeko inauteriak Oinarin Dantza Taldearen eskutik: Kalejira eta dantzak herritik zehar
18:30 Kalejira eta Miel Otxin erre Unkina plazan. Ondoren erromeria
22:00 Afaria
00:00 Buzkentza taldearen kontzertua
01:30 Dj Kuku+Kene