
EGITARAUA | Herri bazkaria eta kontzertuak antolatuko dituzte Usansolon, Euskaraldiaren harira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Buzkentza taldea
Maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurtengo Euskaraldia eta Usansolon hasi dira ekimenerako motorrak berotzen. Zapatuan, martxoak 29, egun osoko egitaraua antolatu dute, herri bazkaria eta kontzertuekin, besteak beste. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean, eta izen-ematea zabalik dago honezkero webgune bitartez, eta baita herrietan zehar jarri diren buzoietan.
Usansolon aurkeztu zuten honezkero Hamaikakoa, BINKEk jaso zuen moduan, eta egitasmoa heldu baino lehen motorrak berotzen jarraitzen dute. Zapatuan, martxoak 29, egun osoko egitaraua antolatu dute, herri bazkaria eta kontzertuekin, besteak beste.
Hauek zapatuan Usansolon Euskaraldiaren harira antolatuko diren ekintza guztiak:
13:00 Triki-poteia Oinarineko musikariekin, Unkina plazatik
15:00 Bazkaria
16:30 Unai Brea bakarlaria
18:30 Buzkentza taldearen kontzertua
20:00 Ezustekoa
Bazkariko txartelaks salgai daude Toki tabernan prezio hauetan: helduentzat 12 euroan, eta 18 urtetik beherakoentzat, 8 euroan.