Usansoloko «Herri txiki, infernu handi» saioaren grabaketan egon da Binke
Telebista
BINKE / 2021eko urria
Usansoloko «Herri txiki, infernu handi» saioaren grabaketan egon da Binke
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai
Gaur, eguena, grabatu da Meatzetako frontoian Usansolo protagonista izango duen ETB-1eko «Herri txiki, infernu handi» saioa. Bertan izan da Binke, eta irudi alai hauek batu ditu.
Urriaren 11n grabatu zituen ETB-1eko «Herri txiki, infernu handi» saioak kaleko agerraldiak Usansolon, eta gaur —urriak 21— hilaren 11ko eszenak emititu eta publikoarekin grabatu ohi den atala grabatu dute 20:00etatik 22:00 bitarte Meatzetako frontoian.
Grabaketan izan da Binke, eta usansolotarren sartzea eta hasierako uneak irudiz batu ditu hedabide honek. Saio arrakastatsuak ohituta gaituen bezala, Sebastian Lizasok bertsoz eman dio hasiera emanaldiari eta ostean etorri dira, kaleko grabaketekin tartekatuta, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleen bakarrizketa umoretsuak.
Dena ondo bidean, saioko zuzendaritzak Binkeri adierazi dio saio osoa azaroaren 24an emititzeko asmoa duela ETBk.
Hemen batu ditugu hainbat argazki: