
Lorea Taberna eta Kome y Kalla, Galdakaoko II. Pintxo Ibilbideko irabazleak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Gertutasuna ostalaritza elkartea
Torrezabal Kultur Etxeak Galdakaoko Pintxoaren II. Ibilbideko sari banaketaren ekitaldia hartu zuen atzo. Lorea tabernak irabazi du edizio honetako herritarren lehen saria eta Kome y Kallak aldiz, epaimahai profesionalarena.
Maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 8an bukatu zen Gertutasuna ostalaritza elkarteak eta Udalak antolatutako Galdakaoko Pintxo Ibilbidearen bigarren edizioa, tokiko ostalaritza sektorea dinamizatzea eta hurbileko sukaldaritza sustatzea helbururekin.
Galdakaoko 17 ostalaritza-establezimenduk parte hartu zuten bertan, eta «emaitza giro handiko bi asteburu bizi izan ziren, non Galdakao eta bertako gastronomia izan baitira garaile nagusiak».
Jarduera aipagarrienen artean Dastatu Galdakao lehiaketa gastronomikoa izan da, bi kategoriatan sukaldaritza-sorkuntza onenak saritu dituenak. Hauek izan dira irabazleak:
Herri-epaimahaia
- Lehen postua: Lorea
- Bigarren postua: Medina’s
- Hirugarren postua: Ostatu
Epaimahai profesionala
- Lehen postua: Kome y Kalla
- Bigarren postua: Lorea
- Hirugarren postua: Ostatu
Atzo, ekainak 17, banatu zituzten sariak Gertutasuna ostalaritza elkarteak eta Galdakaoko Udalak, Torrezabal Kultur Etxean egindako ekitaldian.