Batzar Nagusietan izan dira gaur zenbait usansolotar
Usansolo
BINKE / 2021eko azaroa
Batzar Nagusietan izan dira gaur zenbait usansolotar
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Usansolo Herria
Usansolo Herriak elkarretaratzera deitu ditu gaur usansolotarrak Gernikako Batzar Nagusietan, foru araua errespetatu eta Usansolok udalerri izateko eskubidea duela alderdiei gogorarazteko.
Hainbat usansolotar Batzar Nagusien atarian batu da gaur Usansolo Herriaren ekimenez, bertan ziren politikariei «herria bagarela eta udalerri izateko eskubidea badugula» eta «foru araua errespetatuz erantzun baten zain» jarraitzen dutela gogorarazteko.
Azken agerraldietan Monika Menak adierazi duen bezala, foru arauak markatzen dituen «baldintza guztiak betetzen» dituztela eta «horixe bera ahalik eta arinen» errespetatzea eskatu du UHko ordezkariak.
Aurtengo uztailean Binkek batu zuen bezala, Herritarren Batzordean Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden alderdi guztien ahozko babesa jaso zuen Usansoloren segregazio mugimenduak. Orain, euren presentziarekin Batzar Nagusietan, «memoria onartu eta aurrera egiteko zain hementxe jarraitzen dugula» esateko batu dira.